Saioa Sanchez preso politiko berangoztarra ekainaren 25ean Poitierseko espetxetik epaitegira eraman behar zuten bere aurkako
estradizio eskaera baten harira diligentzietan parte hartzera. "Espetxera kaputxadun poliziak joan ziren bere bila eta eskuburdinak atzean jarri zizkioten. Berak aurrean jartzeko eskatu arren hauek oraindik eta gehiago estutu zizkioten. Berriz protesta egin zuenean poliziek besoak bortxatu, lurrera bota eta arrastaka eraman zuten furgonetara, kolpeak eman zizkiotelarik. Furgonetan etzanda eraman zuten epaitegiraino",
salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Epaitegian zela polizia bati bere identifikazio zenbakia eskatu zion, baina honek ez zion eman nahi izan, gaineratu dutenez. Espetxera bueltan zela bertako medikuak errekonozimendua egin zion, baita argazkiak atera ere. Saioa Sanchezek salaketa jarri du gertaturikoaren harira.