Bateragune auzia salatzeko asmoz, astearte honetarako, uztailak 5, mobilizazioak deitu dituzte herri askotan eta nazioartean ere ekimen ezberdinak burutuko dituzte epaiketa salatzeko, epaituen askatasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herrian zabaltzen ari den prozesu politikoari bultzada emateko. Besteak beste, Sopelan, 19:30ean jarri du hitzordua udaletxeko plazan
Eleak mugimenduak. Algortan, berriz, 20:00etan batuko dira Telletxe plazan, eskubide zibil eta politikoen aldeko erakundearen ekimenez. Bitartean, gaur goizeko 10:30ean ekin diote berriro Espainiako Auzitegi Nazionalean Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serraren aurkako epaiketa. Gaurko saioa garrantzitsua izan da Batasuna berriro osatzeko lanetan zebiltzala dioten txostenak egin zituzten Poliziaren perituek deklaratu dutelako. Frogarik gabe, horien susmoetan oinarritzen da Fiskaltza epaiketarekin aurrera egiteko. Argazkian, ekainaren 27an ere egin zuten elkarretaratzea Sopelan / ©
Sopela.net.