Getxo Kirolak udal erakundeak aquagym saioak eskainiko ditu doan Algortako Fadura kiroldegiko igerilekuetan, uztaileko astearte zein ostegunetan. Eskolak bazkideei zuzenduta daude eta, eguraldiak ahalbidetzen duenean, 11:00etatik 12:00etara eskainiko dituzte estali gabeko igerileku ertainean. Aurten aipatu ekimena egiten den bigarren urtea da. Izan ere, iazko udaldian izandako arrakastaren ondoren, tokiko arduradunek berriz egitea erabaki dute. Aquagym ariketa gimnasia eta ura bateratzen dituen kirola da. Edonorentzat oso gomendagarria den kirol-modalitatea da, adin nagusikoentzat eta giharretan, giltzaduratan zein hezurretan kalteren bat dutenentzat, bereziki. Saio horietan parte hartzeko, beharrezkoa da bainu jantzia eta igerilekurako txanoa eramatea. Izen-emateak, 30 plazara mugatuko direnak, kanpoko igerilekuetako sorosleen postuan egin ahal izango dira eskola aurreikusita dagoen goizean bertan. Argazkian, hainbat pertsona aquagym saio batean / © Getxoko Udala.