Sopelako Udalak Kaleko Zinea ekimena antolatu du uda irauten duen bitartean, uztaila eta abuztuko larunbatetan, hain zuzen. Lehenengo hilabeteko saioak udaletxeko plazan egingo dituzte. Bigarrenekoak, berriz, Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Saio guztiak espainolez izango dira, iluntzeko 10etatik aurrera. Lehenengo emanaldian, ikusleek "The Karate Kid" pelikula ikusteko aukera izango dute, uztailaren 9an. Bigarrenean, berriz, "A 3 metros sobre el cielo" filma proiektatuko dute, hilaren 23an. Astebete beranduago, bertaratutako neska-mutilek "Aprendiz de brujo" ikusteko aukera izango dute. Abuztuko lehenengo larunbatean, "Rio" izeneko filma proiektatuko dute. Abuztuaren 13an, berriz, "Ahora los padres son ellos" ikusi ahal izango dute zinemazaleek. Azkenik, abuztuaren 27an, "Los viajes de Gulliver" pelikularekin amaiera emango diote udako kaleko zinemari. Argazkian, eskainiko duten lehenengo filmaren kartela / cc-by-sa
Dan Zen.