Nazioarteko surf proba egingo dute asteburuan Sopelan

Sopelako urek Quiksilver King Of The Groms nazioarteko surf zirkuituko proba bat hartuko dute uztailaren 9an eta 10ean. Aipatu lehia hainbat kontinenteetan egiten da, munduko 16 urte baino gutxiago duten 18 surflari onenak hautatzeko. Guztiak nazioarteko final batean egongo dira aurrez-aurre: Quiksilver Pro Francen, urriaren 4tik 13ra bitartean. Aurten, berritasun moduan, Europako finala Ingalaterran jokatuko dute. Newquayn izango da, abuztuaren 25 eta 26an, Quiksilver Pro Junior UK 4-Star ASP-ren aurretik. Sailkatutako 32 surflariek norgehiagokan arituko dira nazioarteko finalerako txartela eskuratzeko. Argibide gehiago www.quiksilverlive.com webgunean eskura daiteke. Argazkia: © Aitxu!

Quiksilver King Of The Groms lehiaketaren helburua surflari berriak aurkitzea da. Horren adierazle garbiak dira aurreko edizioetako irabazleen izenak: Jeremy Flores (ISA eta ASP World Tourreko munduko txapelduna eta Pipe Masters 2010eko irabazlea), Maxime Huscenot (2009ko ASP Junior Worldeko txapelduna), Gabriel Medina eta Matt Banting.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun