Uztailaren 22ra arte luzatuko dute Itzubaltzeta / Romon dagoen Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalen erabiltzeko eskaerak aurkezteko epea,
Getxo Kirolak erakundeak horretarako onetsitako araubidearen arabera. Aipatu eraikinaren xedea lana udalerrian egin eta beraien gizarte-jardueraren oinarrizko garapenerako egoitza behar duten tokiko erakunde laguntzaileak sustatzea da, tokiak eta baliabideak eskainiz. Elkarteek honako hiru erabilpen-motak eduki ahal izango dituzte: aldi baterako egoitza bulego gisa erabiltzeko, gehienez hiru urte arteko eperako; aldi baterako jardueretarako espazio komunak, urtebeteko mugarekin; eta, azkenik, noizbehinkako jardueretarako espazio komunak, iraupen laburra eta zehatzeko jarduerak egiteko. Horretarako, interesatuek beren eskaera eta agiriak hurrengo tokietan aurkeztu beharko dituzte: udaletxeko Erregistro Orokorrean, herritarren arretarako bulegoetan edo Gizarte Zerbitzuetako egoitzan. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Elena Coria Gizarte Zerbitzuen zinegotzia, Imanol Landa alkatea eta Mercedes Garaikoetxea FEGEVOLeko presidentea boluntarioen topaketa bat aurkezten / © Getxoko Udala.