Leioako Mastitxu udal euskaltegiak udako ikastaroak eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 14:31

Leioako Mastitxu udal euskaltegiak ireki du jada udako ikastaroetan izena emateko epea. Gauzak horrela, interesatuek ostiralera arte (uztailak 8) izango dute aukera apuntatzeko. Bertan, maila guztietarako ikastaroak eskainiko dituzte eta, uztailean zein irailean, ikastaro trinkoak hartuko ditu aipatu euskaltegiak. Argibide gehiagorako www.euskaltegileioa.com webgunean sartu edo 944 640 002 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Leioako Mastitxu udal euskaltegia / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun