Ulibarri Ganboa urtegia bisitatuko dute hilaren 17an Erandioko berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 14:35

Berbots Erandion Euskaraz taldeak antolatuta, uztailaren 17an, igandearekin, txangoa izango dute tokiko berbalagunek. Egun horretan Ulibarri Ganboa urtegira abiatuko dira. Autobusa goizeko 10etan hartuko dute, bizikletarekin batera eta, bertara ailegatzean, txirringan ibiliko dira inguruak ezagutzeko. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldiak lagunduz gero, bainua hartzeko aukera ere izango dute berbalagunek. Argibide gehiagorako 630 404 171 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, Araban dagoen Ulibarri Ganboa urtegia / cc-by Karrikas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun