Asteazkenean, uztailak 6, honako film labur hauek eskainiko dira: "La vida suena" (zuz: Eider Kadierno), "Aterrizaje forzoso" (zuz: Ander Pardo), "Santiago Martinez, cazador de ovnis y alienigenas" (zuz: Manuel Ortega Lasaga), "Brutal Relax" (zuz: David Muñoz, Adrian Cardona eta Rafa Dengra), "La piñata" (zuz: Manuel Arija), "La historia de siempre" (zuz: Jose Luis Montesinos), "Vicenta" (zuz: Samuel Orti Marti), "Los gritones" (zuz: Roberto Perez Toledo), "Jugando con la muerte" (zuz: Paul Urkijo), "A o B" (zuz: Leticia Dolera) eta "Camas" (zuz: Manuela Moreno).
Biharamunean, ostegunean, euskarazko film laburrei ailegatuko zaie txanda. Saio horretan honako film hauek emango dituzte: "Etxeko bandan" (zuz: Juan Bidegain), "Gartxot" (zuz: Asisko Urmeneta eta Juan Jose Elordi), "Gartzela" (zuz: Iban Lizarralde), "Hemen nago" (zuz: Maialen Sarasua) eta "Kontaidazu burdinaren ipuina" (zuz: Fermin Aio eta Jagoba Kadierno).
Urtero bezala, zinema zaleek "Gaurik laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Bihar, asteazkenean, espainolezko filmak proiektatuko dituzte eta, etzi, ostegunean, euskarazkoak. Ohiko lez, Algortako Biotz Alai plazan izango da emanaldia eta bertan zuzendari gazteen 16 film labur eskainiko dituzte. Bi egunetako saioak 21:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. "Gaurik laburrena" nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez goza dezakete, mota ezberdinetako pelikulak erakusten direlarik. "Gainera, ekimen honek paregabeko ekimena da zuzendari berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek bere azken lanak aurkezteko parada dute",