Hurrengo asteartera arte eman daiteke izena Getxoko eskola-umeentzako udako ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 19:55

Aurten ere Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehenengo zikloa ikasi dutenentzako udako ikastaroak antolatu ditu Getxo Kirolak udal erakundeak. Gaur zortzi itxiko dute izena emateko epea. Aipatu ekimenak bi atalez osatuta dago: ikasketa eta kirola. Horietako bakoitzak bi orduko iraupena izango du egunero eta ikasle bakoitzari egokitutako metodologia erabiltzen dute bertan. Horretaz gain, bide-hezkuntzako ikastaroak eta ibilbide naturalak ere egingo dituzte. Jarduerak Algortako Fadura kiroldegi ondoko antzinako garagardotegian egingo dituzte uztaila eta abuztuan zehar. Matrikula udaletxean bertan zein herritarren arretarako bulegoetan egin daiteke, 29,30 euroren truke. Argazkian, besteak beste, tenisean arituko dira neska-mutilak / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun