Metro Bilbaoko langileek biharko geldialdiei eutsi diete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 20:08

Metro Bilbao garraio enpresako greba batzordeak biharko lanuzte partzialarekin jarraitzea erabaki du, Eitb.com agerkari digitalak aurreratu duenez. Zuzendaritzak aurkeztutako proposamenak sindikatuen eskakizunetatik hurbil egon arren, ez dute akordiorik lortu. Gaur zuzendaritzarekin goizean eta arratsaldean bildu ostean, enpresako arduradunek langileen kopurua handitzea proposatu dute, eta sindikatuen arabera, proposamen hori eskakizunetatik hurbil dago: 167 gidari eta 182 ikuskatzaile azarorako, Basauriko geltokia zabaltzen dutenean. Hala ere, zuzendaritzak aldaketak egin ditu gidarientzako baldintza berri horietan: atseden denborari zein lanaldiaren banaketari dagokionez. Sindikatuen arabera, baldintza horiek akordioa saihestu dute. Hori horrela, greba batzordeak (ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK) biharko lanuzte partzialekin jarraitzea erabaki dute eta zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamena ostegunean eztabaidatuko dute langileen batzarrean. Gauzak horrela 5:45etik 7:45era izango da biharko lanuztea, Metro Bilbaok %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian protestan / © LAB Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun