Bidea moztuko dute ostegunean Algortako Larrañazubi kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 20:09

Uraren Euskal Agentziak (URA) Gobela ibaiaren inguruetan egiten ari den lanak direla eta, etzi, ostegunarekin, ibilgailuentzat bidea moztuko dute Algortako Larrañazubi kalean, Lexarreta zubiaren parean. Itxiera goizeko 9:30etik arratsaldeko 6etara izango da. Ordezko bidea egiteko, auzoan sartu eta irteteko, Fadura kiroldegiko atzeko aldea egongo da zabalik, Iturgitxiko estratan. Argazkian, Gobela ibaia Larrañazubi inguruetan, obrak hasi eta gutxira / © Gobela ibaia kolektiboa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun