EHUn euskaraz matrikulatzeko kanpaina martxan jarri du Ikasle Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 5a, 20:18

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak euskarazko matrikulazioa sustatzeko kanpaina abiarazi du. Aipatu ekimena hilaren 15era arte luzatuko dute. Gauzak horrela, irratietan zein Tuenti sare sozialean hainbat ekintza egingo dituzte euskara osoz. Arduradunek jakinarazi dutenez, kanpaina 17 eta 20 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ikasle Kontseiluaren zuzendaritza hautatu zutenean konpromiso hori aurrera eramateko ardura hartu zuten. Argazkian, ekainaren 2an eratutako Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilu berria / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun