Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko erakundearen deialdiari erantzunez, 60 bat lagunek egin dute gaur arratsaldean elkarretaratzea Algortako Telletxe plaza inguruan. Modu horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalean Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serrari egiten ari zaizkien epaiketa salatu dute bildutakoek. Bitartean, Bateragune auziko fiskalak aldaketak iragari ditu gaur zigor eskaeretan, Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Bihar jakinaraziko du zer zigor eskatzen duen auzipetuentzat, baina orain arte eskatu ez duena izango da. Defentsako abokatuek gaur esateko eskatu dute, baina fiskalak erantzun du eskaeretan aldaketak egin behar dituela eta horretarako denbora behar duela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!