Emakumeen Mundu Martxak zein bertan parte hartzen duen
Bilgune Feministak deituta, Rosario Roman De la Fuente emakume hernaniarraren erailketa salatu dute gaur arratsaldean, Algortako Telletxe plazan, hogei bat lagunek. Biktimak 55 urte zituen igandeko goiza heldu zen arte. Orduan, 5:30ak aldera, erasotzaile batek bera eta bere alaba, Yolanda Sanchez Roman, 30 urtekoa, erasotu zituen labanaz, ondoren ihes egin zuela. Ama bertan hil zen eta alaba ospitalera eraman behar izan zuten, jada hobera egin duela. Udaltzaingoak Romanen bikotekide ohia atxilotu eta epaileak kartzelara bidali du dagoeneko, hiltzailea delakoan. Rosariok hainbat aldiz tratu txarrak pairatu zituen eta bikotekide ohiaren aurka hiru salaketa zituen jarrita horregatik. Halere, gizonak ez zuen inolako zaintzarik. Argazkian, Algortan egindako protesta.