Iñigo Gutierrez preso algortarraren neskalaguna epaitu dute bortxazko miaketa bati aurre egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 6a, 19:34

Etxerat elkarteak agerraldia egin zuen atzo euskal preso politikoei ezartzen zaizkien espetxe politika eta sakabanaketa salatzeko. Besteren artean, Iñigo Gutierrez preso politiko algortarraren neskalagunari "bortxazko miaketa" bati aurre egiteagatik egin dioten epaiketaren gorabeherak azaldu zituen Garbiñe Gomez abokatuak. "Puerto de Santa Maria espetxean egindako miaketan, funtzionarioak bularretakoaren azpitik sartu zion eskua, eta bularrak ukitu zizkion, eta Abadiak geratzeko galdegin zion", letraduak azaldu zuenez. Ondoren salaketa jarri zuen. Funtzionarioak ere salaketa jarri zuen emakumearen aurka, erasotua izan zela argudiatuta, eta fiskaltzak atentatu delitua egitea leporatu zion. Ondoren, bere eskaera “jaitsi” zuen, eta agintariei erresistentzia ezartzea leporatu zion, hamaika hilabeteko espetxe zigorra eskatuz. "Lekukoek eta beste senideek erasorik egon ez zela baieztatu duten arren, epaiketak aurrera darrai", Etxeratek salatu duenez. Argazkian, Iñigo Gutierrezen irudia auzotar batek eutsita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun