HAPOren exekuzioa behin-behinean bertan behera uzteko Lantzarteko bizilagunek egindako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak,
Berangoko Albisteak udal agerkari digitalak zabaldu duenez. Berangoko Hirigintza Arautzeko Plan Orokorra behin betiko onartzeko martxoaren 2ko foru aginduaren kontrako
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten bizilagunek, "neurrigabetzat" jotzen dutelako eraiki nahi duten etxebizitza kopurua. Lantzarten, tasatutako 80 etxe altxatu nahi dituzte. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, ordea, plangintzak "interes orokorra errespetatzen du" aipatu gunean. Epaileen arabera, "helegitea aurkeztu duten bizilagunen interes partikularren gainetik" dago hori. Gauzak horrela, martxoaren 2ko foru aginduaren "legezkotasuna" aintzat hartzen du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, "interes publikoko" erabakia dela argudiatuta. Argazkian, Lantzarteko auzokideen protesta aurreko udal batzar batean.