Astebetez geldituko dute Bizkaiko Zubia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 6a, 20:51

Bizkaiko Zubian egiten dabiltzan zaharberritze eta egonkortze lanak direla eta, Areeta eta Portugalete arteko garraioa astebetez gelditzea erabaki du Transbordador de Bizkaia SL enpresak. Gaur gauerdian hasiko dira goiko langetako erdigunean aldamioak jartzen. Astebete igarota, uztailaren 14an, ostegunarekin, berriro emango diete aukera oinezko zein ibilgailuei, itsasadarraren bi aldeen arteko tartea egiteko. Bitartean, Areeta eta Portugalete lotzen dituen ontziak zerbitzua areagotuko du, bidaiari eskaerari aurre egiteko. Hala ere, azken hori ez da gauez ibiliko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun