Josu Urrutia nahiago du Pol txerriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 6a, 21:10

Hegoafrikako Futbol Mundialean ezaguna egin zen Paul olagarroa, Espainiako selekzioaren garaipenak asmatzen zituelako. Gaur, berriz, Pol txerriaren ahalmenak frogatu nahi izan dituzte Müller-Dani Athleticen lagunarteko kideek, Algortako Etorbideko Prost urdaitegian egindako ekitaldian. Bihar, osteguna, izango dira presidentea zein izango den jakiteko hauteskundeak talde zurigorrian. Aukeran, Josu Urrutia eta Fernando Garcia Macua. Bakoitzaren argazkiaren aurrean, janari platerkada jarri diote 20 kiloko txerriari. Bospasei minutu dendatik bueltaka eman ostean, jokalari ohiaren irudiaren parean gelditu da animalia. Bada, "garaileari", Urrutiari, txerriaren haragia dastatzeko gonbitea luzatu diote Müller-Dani taldekoek. Argazkia: © Josu Urrutiaren hautagaitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun