Txekiar Errepublikan dantza egingo du Itxartu taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 7a, 00:27

Algortako Itxartu euskal dantzari taldeak Klatovy-ko (Txekiar Errepublika) 18. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du, Euskal Herriaren ordezkari gisa. Festibala uztailaren 7tik 10era bitartean izango da eta bertan, urtean zehar prestatutako dantzen sorta ederra eskaintzeko aukera izango dute Itxartukoek. 30 pertsonaz osatutako dantzari eta musikari taldeak Bizkaiko dantzari dantza, Behe Nafarroako Luzaideko dantzak eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko ditu besteak beste. Jaialdian, Mexiko, Kolonbia, Alemania, Grezia, Serbia, Eslovenia eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dute. Helburuetako bat euren artean harremanak sortu eta sendotzea izango da, antolatzaileek adierazi dutenaren arabera. Argazkia: © Getxoko Kultur Etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun