Fredi Paya: "Kukutza aurrera"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 7a, 17:57

Fredi Paya - Berria.info] Krisi ekonomikoak sozialak dira definizioz, politikoak ondorioz eta existentzialki dramatikoak ezinbestez. Merkatuaren eskari eta eskaintza grafikoetan galdu barik, ene ustez, gizartearen gehiengoa guztiz kontzientea da bizi ditugun endekapen sasoien zergatiez. Teologiaz jakin beharrik ez dagoen lez elizaren jokaera historikoaren aurrean iritzi bat izateko. Interes publikoak dirudunen interesen azpitik kotizatzen du finantza merkatuetan. Eta gaur egun, zuzenbide estatu eta bere instituzio guztien gainetik agintzen dute finantza merkatuek, dirudunek alegia. Dirua bihurtu da eskubide emaile, duzun diru adina eskubide dituzu, ez besterik. Argazkian, ekainaren 23ko prentsaurrekoa / cc-by-nc-sa Kukutza gaztetxea.

Ez naiz debate ideologikoan sartuko, eraginkortasun irizpideetan baizik. John Nash ekonomia nobeldunak aspaldi frogatu zuen bakoitzak norberarentzat onena egitea, taldearentzat onena denaren antipodetan dagoela gehienetan. Hau da, sistema hau gehiengoaren interesen aurka doala.

Adibide on bat Bilboko Errekalde auzoan dago, Kukutza gaztetxean. Orain 13 urte droga trafikatzaile baten fabrika hutsa okupatu eta interes publikoan oinarritutako proiektu arrakastatsua garatu dute: Errokodromoa, dantza eskolak, jantoki begetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatamia, musika entsaiu lokala, antzerki lokala, liburutegia, kontzertu, bertso-saio eta abarretarako espazio balioanitza, estatu mailako kirol jardunaldien egoitza.... Mundu anglosaxoiean comunity center deitzen zaion eta estatuaren ongizate hutsuneak errentabilitate soziala ekonomikoaren gainetik jarrita asbetetzen dituen proiektu eredugarria.

Baina CABISA SA eraikuntza enpresak, egoera ekonomiko negargarri honetara ekarri gaituen garapen ereduaren ikurrak, espazioa erosi eta Kukutza erauzi gura du estatu osoan saldu ezinik dauden etxebizitzak egiteko. Gutxi batzuek aberas daitezen gizartearen gehiengoa bizitza kalitate eskasago batera kondenatuta.

Kukutza husteko ordena zinatuta dago, gurea defendatzeko ordua da.

Fredi Paya bertsolari algortarrak "Berria" egunkarian uztailaren 1ean argitaratutako artikulua.


Kukutza gaztetxearen aldeko lip dub-a (cc-by Kukutza III gaztetxea)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun