Maila goreneko saskibaloi partidak izango dira asteburuan Fadura kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 7a, 19:18

Asteburu honetan, hilak 9 eta 10, Suediako eta Greziako 20 urte azpiko saskibaloi selekzioen bi partida hartuko ditu Algortako Fadura kiroldegiak. Bi taldeek Bilbon egingo den Europako Txapelketan arituko dira, hilaren 14tik 24ra. Gainera, arduradunek jakinarazi dutenez, horiek Getxo Kirolak udal erakundeko ekipamenduak erabiliko dituzte aipatu hitzordua prestatzeko. Fadura kiroldegira hurbiltzen direnek maila goreneko saskibaloia ikusteko aukera ezin hobea izango dute, talde horietako kide askok Europako talde handietan modu profesionalean parte hartzen baitute. Izan ere, duela bi urte, Greziak Europako txapelketa irabazi zuen. Partidak doakoak izango dira, 20:00etan hasita. Argazkian, Algortako Fadura kiroldegiko kantxan jokatuko dituzte bi partidak / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun