Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako jaien egitarauei jarraipena emanez, asteburu honetan Uribe Kosta eta Erandioko hainbat txokok hartuko dituzte ospakizunak. Neguri Langilen uztailaren 8tik 10era luzatuko dira jaiak, haurrentzako ekitaldi ugari izango direla, tartean Txan magoaren ikuskizuna. Goierri auzo erandioztarrean ere bihar abiatuko dira San Kristobal festak. Arratsaldeko 6:30ean haurrentzako igoera egingo dute Iberretik abiatuta eta ordu erdi beranduago txinbera lehiaketa. Gauerdian, berriz, Gora Herria taldeak girotuko du dantzaldia. Larunbatean, arratsalde partean, sokatira txapelketa izango da eta, gauerdian, Haitzama taldeak jarriko ditu bildutakoak dantzan. Azkenik, igandean, kotxe eta motor klasikoen topaketa egingo dute, goizeko 9etan; eta 18:30ean puzgarriak izango dira, asto lasterketekin batera. Argazkian, Goialde dantza taldeko neskato bat.
Neguri Langileko jaien egitaraua
Uztailak 8, ostirala
• 18:30ean, txupinazoa, kalejira buruhandiekin, haurrentzako ludoteka eta puzgarria.
• 20:00etan, "La pared" antzezlana, Kolectivo Monstrenko taldearen eskutik.
• 21:30ean, berbena Alaikirekin.
Uztailak 9, larunbata
• 11:30ean, haurrentzako jaia, puzgarria eta marrazki eta mozorro lehiaketak.
• 12:00etan, Tortila lehiaketa.
• 12:15ean, bizikleta geldoen txapelketa.
• 13:00etan, txapela botatzeko txapelketa.
• 17:00etan, izugarrizko jaialdia eta herri kirolen zein makillaje tailerrak.
• 17:15ean, mus lehiaketa.
• 19:00etan, magia saioa Txan magoaren eskutik.
• 20:30ean, euskal dantzak.
• 22:15ean, haurrentzako berbena eta Disko festa: bazen behin espazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.