Asteburu honetan gauez ere ibiliko dira Areeta eta Portugalete arteko ontziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 7a, 20:16

Gaur hasi eta astebetez etengo dute Bizkaiko Zubiaren zerbitzua, bertan egiten ari diren zaharberritze lanen eraginez. Hori dela eta, Areeta eta Portugaleteko bazterrak lotzen dituzten ontzien kopurua bikoiztu egingo dute denbora tarte horretan. Momentu oro bi garraio ibiliko dira alde batetik bestera. Gainera, ordu jendetsuenetan, beste bat gehituko zaie. Beraz, goizeko 7etatik 10etara, eguerdiko 12:30etik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara hiru ontzik egingo dituzte zeharkaldiak. Bestalde, asteburu honetan izango diren Santurtziko jaiak direla eta, ostiralean zein larunbatean, gaueko zerbitzua eskainiko dute. Argazkian, Areeta eta Portugalete lotzen dituzten ontzietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun