Karabela portuges espezieko marmoka aleak agertu dira Bizkaiko kostaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 8a, 12:17

Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak karabela portuges espezieko marmoka ale batzuk ikusi ditu Ondarroa eta Ispaster artean, foru iturriek jakinarazi dutenez. Sorosleek marmoken ziztada batzuk erregistratu dituzte azken egunetan; bat bera ere ez da larria izan. Salbamendu eta Sorospeneko taldek eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek ohi bezala dihardute lanean, eta dena kontrolatuta daukate. Jarduteko eta informazioa emateko protokolo bat ezarri dute. Sorosleek kostako zaintza egingo dute, eta bainulariei jakinaraziko diete arriskurik badago. Argazkia: cc-by Mataparda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun