Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Lander Fernandez Arrinda Santutxuko preso politiko ohia, EFE albiste agentziak zabaldu duenez. Auzitegi Nazionalak
hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion 2010eko urrian, zozketak saldu nahian, "ETA laguntzea" egotzita. Epaileek Guardia Zibilak eta Fiskaltzak sostengatutako bertsioa frogatutzat eman dute. Horren arabera, 2008ko abuztuaren 10ean, akusatua Algortako Portu Zaharreko jaietara joan ei zen, bertan Askatasuna erakunde ilegalizatuaren zozketak saltzeko asmoz edo. Bidean, baina, guardia zibilek gelditu eta 300 txartel atzeman zizkioten. Gorenaren arabera, ordea, "erakunde terrorista batentzat dirua biltzeko txartelak izate hutsa" ez da nahikoa kolaborazioa leporatzeko, helburua elkartasuna izatea ezin delako baztertu. Argazkian, 2008ko otsailean kalez jantzitako ertzainek bahitu zutela salatu zuen Lander Fernandezek / cc-by
Askatu.org.