Izaera herrikoi hori indartzeko asmoz, Urdulizko Buztanluze Sukalki Txapelketak jarduera osagarriz betetako egitarau zabala eskaintzen du. Ekimenak larunbat goizean abiatuko dira, txistulariek kalejira egingo baitute herri osoan zehar. Gainera, egun osoan beste zenbait proposamen kultural egongo dira; esate baterako, dantza edo herri kirolak.
Egitaraua:
09:00 Txistulariak herriko toki ezberdinetatik.
12:00 Meza herriko hildakoen omenez.
12:30 Iratxo Gorria dantza taldearen ekitaldia.
12:30 Izena emateko epearen amaiera.
13:00 Omenaldia herriko nagusiei eta hamaiketakoa.
13:30 Kazolen aurkezpena eta epai mahaiaren xede-hartzea.
17:00 Koadrilen arteko herri kirolak. Sokatira.
19:30 Sari banaketa eta jaiaren amaiera.
Larunbat honetan, uztailak 9, Buztanluze Sukalki Txapelketaren 45. edizioa egingo dute Urdulizen. Urtero legez, sukaldari, profesional eta zaleak elkartuko dira lapiko gozoen inguruan, Eleizalden, Andra Mari elizaren ondoko zelaietan. Batez ere Urduliz eta Uribe Kostako herrietakoak izan ohi dira parte-hartzaileak baina, bertokoez gain, badira bestelako tokietatik etorritakoak ere, Bilbotik esaterako, udal iturriek zehaztu dutenez. Txori Alai Kultur Elkarteak antolatzen du txapelketa, eta