Egunez egun sistema hori beste arlo batzuetara zabaldu egin da, Gizarte Zerbitzuen hitzorduen berri eta Getxolani buruzko informazioa emateko, besteak beste. Merkataritza, ostalaritza eta enpresako alorrean, Udaltzaingoak, Merkataritzako Unitatearen bitartez, kanpaina bat burutu du segurtasunari buruzko abisuak jaso nahi dituztenen baimenak biltzeko. Jada 500 bat establezimenduk eman dute baimen hori. Aurrekoak bezala, doakoa den zerbitzu berriari esker, bere eskuko telefonoaren zenbakia eman dutenek inguruan izandako iruzurrez, billete faltsuez edo bestelako delituez ohartarazteko testu-mezuak jasoko dituzte. "2007ko amaieran martxan jarritako Udaltzaingoaren Merkataritzako Unitateak eskaintzen duen sistema berriak aipatutako profesional eta Udaltzaingoaren arteko komunikazio berehalakoagoa eta zuzenagoa izatea ahalbidetuko du, alorrean lasaitasuna eta segurtasuna areagotze aldera", jakinarazi dute arduradunek. Kanpainarekin bat egin ez duten baina orain segurtasun mezuak jaso nahi dituzten merkatariak eta ostalariak Udaltzaingoarekin jarri beharko dira harremanetan 944 660 202 telefono zenbakira deituz.
Andres Isasi Musika Eskolari dagokionez, sistemak hainbat gairi buruzko informazioa eskainiko die ikasleei, tartean, irakaslearen balizko gaixotasunagatik klasea bertan behera geratzea, ordezko irakaslea izatea edota ikasturtearen hasiera. Azken bi kasuetan bidalketa bai SMSen bidez zein posta elektronikoz egiteko aukera egongo da.