Gazteria Zerbitzuak antolatutako tailerretako eta ikastaroetako partaidetza areagotu zen iaz. 415 gaztek izena eman zuten martxan jarritako 16 tailerretan eta ikastaroetan, hau da, 2009an baino %22 gehiago. Eskaintza horretan, "buru minusbaliotasuna duten 15 gazteren partaidetza normaltasun osoz izan zen", nabarmendu dute arduradunek. Tailer eta ikastaro horiek sukaldaritza, surfa edo perkusioa izan ziren, besteak beste.
Koloniak:
2010ean Getxoko Udalak, lehenengo aldiz, hiriko koloniak antolatu zituen. Bertan, 5 eta 12 urte bitarteko 129 umek hartu zuten parte.
Wanted Ideien Lehiaketa:
Wanted Ideien Lehiaketara 8 proiektu aurkeztu ziren, 18 eta 30 urte bitarteko 25 gaztek parte hartu zutela. Proiektu irabazleak udalerrian eraman ziren aurrera.
Gaztelekua eta Ludoteka:
Gaztelekua 2010eko berritasunik nagusiena izan zen. Urtean zehar 10.000 bat bisita jaso zuen, bataz beste 30 egunean. Ludotekan, berriz, iazko ikasturtean 89 ume izan ziren bazkide.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.