Algortako Portu Zaharrean Antzarrak koadrilak "kalimotxoa" izena eman zion, lehenbiziz, kola freskagarria eta ardo beltzaren nahasketari. Rioja Libre eta hamaika izen gehiago hartzen zituen nahasketa koktel edo konbinatu mailara igo zuen 1972ko jaietan. Handik aurrera, mundu mailan egin da ezaguna guaitoen asmakizuna eta milioika dira kalimotxozaleak. Halere, Leioako Mendibile Ardo Akademiak orain arteko zaporea hobetu gura du eta aldaketa ekarri nahi dio edabe magikoari. Horretarako, era askotako eta jatorrizko deitura ezberdineko 12 ardoren artean aukeraketa egingo dute datozen asteazken eta ostegunean Leioako
Mendibile Jauregian. Ardo-dastatzean aditu talde batek kalimotxoarentzako "zuku ezin hobea" bilatuko du, konbinatuaren irudia birgaitzea helburu izanda, antolatzaileek atzo ohar batean adierazi zutenez. Argazkian, bikote bat kalimotxoa edaten / cc-by-sa
Nat_Nat.