Raspas Areetako kaiaren arraun elkarteak hamar eta hamalau urte bitarteko neska-mutilentzako arraun ikastaroa jarriko du martxan bihartik aurrera. Klubak jakinarazi duenez, ikastaroa elebiduna izanik euskaraz eta espainolez emango dute. Ikastaroan alde teorikoak zein praktikoak landuko dituzte hamar egunez, hilaren 20an azken tailerra izango dutela. Egunero bina orduz arituko dira neska-mutil arraunzaleak, goizeko 10etatik eguerdira arte, Raspas taldeak egoitza duen Areetako ontziralekuan eta inguruko uretan. Raspasen sorrera 1934an eman zen eta 1945ean lortu zuten lehenengo garaipena. Arrosa koloretakoek, baina, orain 13 urte eskuratu zuten azken bandera, Algortako Portu Zaharrean. Egun,
Kantauriko Arraun Elkarteko 2. ligan aritzen dira, Erandioko Lutxanarekin batera. Argazkian, atzo seigarren postua eskuratu zuen Raspasek Avilesko estropadan / © KAE.