Datorren astean zabalduko dute Sakoneta kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 11a, 20:07

Irailaren 1ean hasiko dira ikasturte berriko ikastaroak Leioako Sakoneta udal kiroldegian. Baina, beti bezala, hasi aurretik izena eman behar izango dute parte hartu nahi dutenek. Horretarako hainbat data jarri dira hil honetan herritarren ezaugarrien arabera. Horrela, bazkide berriek uztailaren 18tik 19ra egin behar izango dute, Leioako herritarrak direnak uztailaren 20tik 21era, eta bestelakoak 22tik aurrera. Izen-ematea Sakonetan bertan egin behar izango da, ohiko ordutegiaren barruan: goizeko 8etatik gaueko 9etara arte. Argazkian, emakume bat aerobic egiten / cc-by-sa Thinqfitness.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun