Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak urtero legez Berdintasun tailerrak antolatu ditu 2011-2012 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 31ra arte. Emakume zein gizonei zuzendutako erantzunkidetasun eta autonomia tailerrek irailetik abendura arte iraungo dute, talde bakoitzean 16 parte-hartzaile hartu eta prezioa 10 eurokoa izango dela. Emakumezkoak brikolajean, elektrizitatean eta igeltserotzan arituko dira, 30 orduz arlo bakoitzean. Irailaren 19an hasi eta abenduaren 21ean amaituko dira tailerrak, astelehen, asteazken eta ostegun orotan, 18:00etatik 20:30era Leioa-Getxoko Lanbide Hastapenerako Ikastetxean (LHIK). Gizonek, berriz, etxearen garbiketa eta antolamendua, lisaketa eta josketa eta sukaldaritza ikasiko dute irailaren 14tik abenduaren 21era arte: asteazken eta ostegunetan 18:00etatik 20:30era Leioa-Getxoko LHIKn. Horretaz gain, aurten ere defentsa pertsonaleko ikastaroa eskainiko dute, azaroko astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:00etara Sakoneta kiroldegian. Esan beharrekoa da ikastaroa 5 euroko kostua izango duela eta EHUko ikasleak direnek kreditu bat lortuko dutela. Argazkian, hainbat emakume autodefentsa ikastaroa ematen / cc-by-nc-sa
praktikatu.