Lan-gatazka konpontzeko aurreakordio bat lortu dute Metro Bilbaon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 11a, 21:24

Lan-gatazka konpontzeko aurreakordio bat lortu dute Metro Bilbao garraio enpresako sindikatuek eta zuzendaritzak, Eitb.com agerkari digitalak aurreratu duenez. Hitzarmena langileek bihar berretsi behar dute batzarrean eta lanuzte berriak bertan behera geratuko litzateke. Azkenaldian, asteazkenero izaten dira lanuzteak, 5:45etik 7:45era. Metro Bilbaoko zuzendaritza eta enpresa batzordea seigarrenez bildu dira gaur, 10:00etan hasita, duela hilabete bat eta erditik duten lan gatazkari irtenbidea aurkitu nahian. CCOO gatazka laboraletik aldendu ostean, metroko enpresa batzordeko ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuak zuzendaritzaren gatazka irekita mantentzen duten puntuetan akordioak lortzen saiatzen ari dira. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian protestan / © LAB Metro Bilbao.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun