Bost mila lagun baino gehiagok gozatu dute
Kultur Leioako auditoriumeko eta Ambigu aretoko programazioaz, urtarriletik ekainera bitartean. Tokira bertaratu diren zaleek aniztasuna eta kalitatea ezaugarri nagusi izan dituzten hogeita hamar bat ikuskizunez gozatu dute. Zinemaren atalari dagokionez, lehen seihileko honetako datuak "oso positiboak" izan direla jakinarazi dute arduradunek. Izan ere, 3.566 ikus-entzule izan dira. Ziklo bakoitzeko filmen eta ikus-entzuleen banaketa honako hau izan da: zineforuma, 21 film eta beste horrenbeste saio, 1.651 ikus-entzule; haurrentzako zinema, 7 film eta 13 saio, 1.143 ikus-entzule; zinema, 6 film eta 17 saio, 739 ikus-entzule; eta zinegoak, 2 film eta beste horrenbeste saio, 33 ikus-entzule. Argazkian, besteak beste, Lucrecia abeslaria izan da Kultur Leioan / © Leioa.net