Billabong Pro Junior Surf proba egingo dute uztaileko azken asteburuan Sopelan

Bosgarren urtez, hilaren 28tik 31ra bitartean, Billabong Pro Junior Surf proba hartuko du Sopelako Atxibiribil hondartzak. Aurtengo edizioan, aurrekoetan ez bezala, aipatu markaren babesa jasoko du. Hareatza sopeloztarrean izango den txapelketa emakumezkoen zein gizonezkoen Europako zirkuituaren bosgarren proba izango da. Bertan, Garazi Sanchez eta Leticia Canales arituko dira emakumezkoen kategorian, besteak beste. Gizonezkoetan, berriz, Alex Gironi, Ander Mendiguren, Natxo Gonzalez, Txaber Gaminde eta Adrian Lopez ahalik eta onena egiten saiatuko dira. Argazkia: © Aitxu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun