Larunbat honetan, hilak 16, Ehiza Laneko Txakur Lehiaketaren seigarren edizioa egingo dute Urdulizen. Ekimena tokiko Mentxakabaso zelaietan izango da, Mendiondoko auzoan. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute eta, amaiera, arratsaldeko 3ak aldera izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Bertan parte hartzeko izen emate epea larunbatean bertan bukatuko da. Lehiaketa hiru kategoriatan banatu dute: bi arrazen araberakoa, hau da, ireki kontinentala eta britainiarren irekia; eta, hirugarrena, bertoko txakurrena. Aurreko edizioen datuak ikusita, bertoko 20 bat txakur eta, beste bi kategorietan, 30 bat animaliek parte hartuko dutela aurreikusi dute arduradunek. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru irabazleek saria jasoko dute: txaleko bat, kartutxo-kutxa bat, pentsu-zakua eta garaikurra. Gainera, bertako parte-hartzaile guztiek kartutxo-kutxa eta pentsu-zaku bana jasoko dute. Epaile moduan Bizkaiko Ehiza Federazioko lagun bat arituko da. Argazkian, iazko edizioan parte hartu zuen txakurretako bat / © Urdulizko Udala.