"Belaunaldi guztietako algortarrok sortu, bizi eta gozatu izan dituzue San Inazioak eta aurrerantzean ere berdin jarraitzea da gure desira", jai batzordeak adierazi duenez. Guzti hori islatzeko garai ezberdinetako San Inazio jaietako argazki erakusketa egin nahi dute eta, horretarako, herritarrei eskatu diete laguntza: "Etxean dituzuen argazkiak bilatu, bildu eta gurekin konpartitzera gonbidatzen zaituztegu, zuzenean e-postaz bidaliz edota Euskal Herria kaleko Foto Ricardo argazki dendara eramanez. Bertan, eskaneatuko dizkizuete".
Goitibehera jaitsiera
Amaitzeko, hainbat ohar eman ditu Algortako San Inazioetako jai batzordeak, hilaren 29ko goitibehera jaitsierari begira. UK taberna zenetik txosna gunera arteko bidea egiteko, hainbat segurtasun neurri hartu beharko dituzte parte hartzaileek: batetik, kaskoa eramatea; eta bestetik, goitibeherak balaztak eta gidagailua izatea. Bestalde, adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute.
Jaietako aurtengo liburuxka