Zuzendaritzak eta sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute
Metro Bilbao garraio enpresako langileek arratsaldeko batzarrean,
Eitb.com agerkari digitalak aurreratu duenez. Era horretan, greba bertan behera geratu da. Jadanik goizeko batzarrak aho batez babestu du zuzendaritzak eta sindikatuek adostutakoa. Ondorioz, greba bertan behera utzi eta lan-gatazka bukatutzat jo dute langileek. Gatazkak hilabete eta erdiko iraupena izan du. Akordioaren arabera, gidariak 166 eta geltokietako ikuskatzaileak 182 izango dira metroa Basauriko erdialdera heltzen denean. Ikuskatzaile eta gidari kopuruaren inguruan akordioa duela zenbait egun lortu dute, Eitb.com-en arabera, baina gidarien lan-baldintzak kaskartzearen beldur ziren sindikatuak. Argazkian, langileek egindako elkarretaratzeetako bat / ©
LAB Metro Bilbao.