Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna atxilotu du Guardia Zibilak Hernanin, arratsaldeko lehen orduan, bazkaltzen ari zela,
Berria.info-k eta
Gara.net-ek zabaldu dutenez. Informazio horien arabera, ez dute Zulueta inkomunikatu eta dagoeneko Espainiako Auzitegi nazionalean deklaratzeko hitzordua dauka, bihar goizeko 10etan pasatuko baita 3. Epaitegiko magistratuaren aurretik. Bitartean Soto del Real espetxean izango da. Euskal preso politikoen abokatuen eta senideen aurkako sarekadan
atxilotu zuten 2010eko apirilaren 14an, Saioa Agirre eta Erramun Landarekin batera, eta
abenduaren 2an aske utzi zuten, baldintzapean, 60.000 euroko bermea jarri ostean. Martxoan, Grande-Marlaskak berriro galdekatu eta aske utzi zuen. Orain, baina, bere egoera aldatu dela adierazi diote atxilotzean. Polizia iturrien arabera, iazko apirileko operazioan bere bulegoan topatu ei zituzten planoekin atzo Polizia frantsesak hiru zulo aurkitu zituen Baigorrin. Horietan, 20.000 euro, tenporizadore bat, bi arma eta lehergaiak egiteko materiala zegoela zabaldu du Poliziak. Argazkian, Zulueta 2010eko apirilaren 14an, atxilotu zuten gauean / cc-by-sa
Askatu.org.