Guardia Zibilak buruturiko
Arantza Zulueta abokatuaren atxiloketa salatu nahi du Ezker Abertzaleak. Arantza Zuluetaren berehalako askatasuna exijitzen dugu. ETAk Euskal Herrian irekiriko fase berriarekiko konpromisoa eta gatazka politikoari behin betiko aterabidean
ekarpena egiteko bere borondatea berriro ere adierazi duen egunean, Estatuaren erantzuna errepresioaren bidez etorri da. Normalizazio politiko eta demokratikoaren bidean urratsak eta konpromisoak eskatzen dituen herri batentzako duen eskaintza politiko eza errepresio eta jazarpenaren bidez ezkutatzen saiatzen da Estatu espainiarra. Ezker Abertzaleak dei egiten dio Estatuari blokeozko jarrera oztopatzailea alboratzeko eta horretarako errepresio oro bertan behera uzteko. Argazkian, iazko apirilean Zulueta eta beste atxilotuen alde egindako protestetariko bat / cc-by-sa
Askatu.org.