Sopelako San Pedroei txanda hartuz, bihar, ostegunarekin, abiatuko dira Karmen jaiak Larrabasterran. Lau egunetan zehar adin guztietarako ekitaldiak izango dira Udalak zein txosna batzordeak antolatuta. "Zirkale" kale ikuskizunak emango die hasiera jaiei, 19:00etan. Horren ostean etorriko da umore jaialdia eta kontzertuak: Tony Ronald eta Haitzama Urgitxeta plazan, eta herriko taldeak zein Vendetta txosnetan. Ostiralean, Karmen egunean, haurrentzako ekitaldian izango dira nagusi. Esaterako, 20:00etan, "Hipo eta Tomas" ikuskizuna egongo da. Gauean, berriz, eskaintza zabala izango dute Urgitxetan zein txosnetan parrandazaleek: Colajets, Basaki, Uzzuhaia, Katarrama eta Brams, hurrenez hurren. Larunbaterako herri bazkaria antolatu dute txosnetan, eta kirolzaleek spinning maratoia eta zur-jokoak egiteko aukera izango dute. Azkenik, igandean, marmitako lehiaketa egingo dute Urkon, 10:00etatik aurrera. Mariachi jaialdiak itxiko ditu Larrabasterrako jaiak. Argazkian, igandean egingo dute marmitako lehiaketa / ©
Sopelana.net.