Skalada Eguna egingo dute Armintzako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 14a, 03:42
Atzo, asteazkena, hasi eta igandera arte luzatuko dira aurten Karmen jaiak Armintzan. Jai batzordeak egitarau potoloa prestatu du aurten, Txapel Reggae jaialdiaren 21. edizioa barne. Besteak beste, larunbatean, Skalada Eguna egingo dute, portuan jarriko duten rokomobilean. Bezperan, berriz, Armintza Ragga Cuping ospatuko dute, besteak beste, haurrentzako skate ikastaro eta txapelketak izango direla. Txapel Reggae jaialdiari dagokionez, larunbatean bertan zazpi talde igoko dira oholtzara, 22:30etik aurrera: Euskal Herritik bertatik iritsiko dira Tacumah Reggae Band, Thunder Clap Sound System eta Orabai Perkusioa. Atzerritik, berriz, Lyricson (Ginea-Frantzia) & One Blood Sound (Katalunia), General Levy (Erresuma Batua) & Heartical Sound (Frantzia), Smooth Beans (Kantabria), Ki Sap (Valentzia).
Armintzako jaien kartela egitarau osoarekin (handiago ikusteko gainean sakatu).

armintza-jaiak-2011
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun