Gaur jakinaraziko dute zein den Portu Zaharreko kartel lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 14a, 19:00

Gaur, ostegunarekin, jakinaraziko dute zein den Algortako Portu Zaharreko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Ekitaldia arratsaldeko zortzietan izango da, Portu Zaharreko plazan bertan. Bertan, aurtengo jaietako irudia zein izango den jakitera emateaz gain, bigarren saria nori egokitu zaion eta, jaiak bukatu arte, Portu Zaharra tabernan ikusgai egongo diren sei kartelak zeintzuk izango diren azalduko dute baita ere. Gainera, aurten aurkeztu diren 27 kartelak ikusgai egongo dira 7etatik aurrera. Parte-hartzaile guztien artean bi pertsonentzako bina otordu zozketatuko dituzte. Argazkian, hainbat neska-mutil Portu Zaharreko koadrilen proba batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun