Martxa iruditan
Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladak irakurritako komunikatua
Itzubaltzeta / Romo, eraso sexisten aurka!
Gure herrian, eraso sexistak ematen ari dira: bortxaketa bat, bortxaketa saiakera bat, jazarpenak, jarraipenak eta irainak. Honelako egoerak bizi izan dituzte hainbat emakumek Itzubaltzeta / Romon.
Alarma gorria piztu da Itzubaltzeta / Romon eta herritarrok ezin ditugu honelako eraso eta jarrerak onartu, emakumeok gure auzo zein herrietan aske bizitzeko eskubidea dugulako.
Honen aurrean adierazpenak egin nahi ditugu:
1. Instituzioei behar bezalako ardura har dezaten, benetako konpromiso politikoa, itxurak alde batera utziz. Nazkatuta gaude indarkeria kasuak jazoera isolatuak izango balira bezala tratatzeaz, gizarte arazo konplexu baten aurrean gaudela onartu beharrean.
2. Herritar guztion ardura da eraso sexistei aurre egitea, beraz gure inguruan ematen diren jarrera erasokorrak salatu eta erasotzaileak kanporatu behar ditugu. Erasoei tamainako erantzuna eman behar die herriak.
3. Emakumeok autodefentsaren bidez eraso sexistei aurre egin behar diegu, gure artean elkartasuna adieraziz eta erasoen aurrean salaketa irmoa eginez.
Asko dira emakumeok pairatzen ditugun bortxakeria eta baztertze egoerak, sistema patriarkal kapitalistaren emaitza direnak.
Sistema patriarkal kapitalistak baztertzen gaitu, emakumeoi menderatuaren papera izatera bultzatuz. Honen aurrean emakumeok antolatu beharrean gaude, autodefentsa feminista erabiliz.
Emakumeok gure herriko kaleetan libre bizi nahi dugulako eta horretarako eskubidea dugulako
Itzubaltzeta / Romo eraso sexisten aurka!
Itzubaltzetako Emakumeon Asanblada