Gaur zortzi Algortako Marasma gazte proiektua aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 16a, 00:44

Gaur zortzi, hilaren 22an, Algortako Marasma gazte komunikazio proiektua aurkeztuko dute Telletxe plazan, arratsaldeko 7etan. Koadrila eta adin ezberdinetako Algortako hainbat gaztek Facebook sare sozialeko profil sortu berrian azaldu dutenez, Marasma "gazteok gazteontzat sortutako sare zabala eta anitza da". Ekimenaren xedeak "gazteon iritziak eta ahotsak zabaltzea, eta guztion artean arduratzen edo gustatzen zaizkigun gaiak lantzea" dira. Horretaz gain "gure ingurua aldatzeko gogo bizia" daukate ekimeneko egileek. Dena den, Marasma ez da jaioko datorren ostiralean, jada "Algortako gazteen interesen, asmoen, arazoen eta gustuen diagnostikoa eratzen" dabiltzala jakinarazi dute. Argibide gehiago nahi duenak uztailaren 22an Telletxera hurbiltzera edo algortakomarasma[abildua]hotmail.com posta elektronikora idaztea badauka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun