Mexikotik eta Errusiatik etorritako dantza taldeak arituko dira igandean Sopelan

Igande honetan, hilak 24, Nazioarteko Dantza Jaialdia egingo dute Larrabasterran. Hitzordua arratsaldeko 8:30ean jarri dute, Urgitxieta plazan. Hala ere, euria izatekotan, emanaldia Urko kiroldegira aldatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Parte-hartzaileen artean honako hauek topa daitezke: Galdakaoko Andra Mari Taldea, Mexikoko Zacatecas folklore taldea eta Kalmukia errepublikako (Errusia) Tulpan folklore taldea. Ikuskizuna Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatutako Folklore Bizian nazioarteko jaialdiaren barruan kokatzen da. Argazkian, Algortan ere Dantza eta Folklore Jaialdia egin ohi da / © Getxo.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun