Kalamua mendira joango dira hilaren 30ean matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 19a, 00:45

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Elgoibar, Markina eta Etxebarria herriak lotzen dituen Kalamua mendirako (770,30 metro) irteera egingo du hilaren 30ean, larunbatarekin. Aipatu mendia Max izenarekin ere ezaguna da. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:30ean hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefonoa 946 775 541. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun