Jaiegun horrek bitxikeria bat du: haitzak eta baselizak Santa Mariñe izena badute ere, gurtzen den santua Santa Liberada da. Bere irudia Andra Mari elizako sakristian gordeta dago urte osoan, eta hilaren 20an beren-beregi ateratzen dute bertatik, baselizara igotzeko eta meza nagusiaren buru izateko. Diotenez, Santa Liberada, Santa Mariñe eta beste zazpi ahizpa santurekin batera jaio ziren, erditze berean, Baionan, II. mendean. Agian horregatik, Santa Liberada haurdunen eta erditze onen zaindaritzat hartzen da. Hori dela eta, haurdun dauden emakumeek berari egiten diote otoitz.
Egitaraua:
Uztailak 20, asteazkena
11:30 Irteera elizatik baselizara, Udal agintariak eta txistulariak buru direla. Herritar ugari bildu ohi duen ekintza da hau.
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 Hamaiketakoa, fanfarearekin.
19:00 Jaitsiera Santa Marinatik Antsonekoa plazara, buruhandirekin eta 3 dantza-talderekin: Iratxo Gorria (Urduliz), anfitrioia bezala, Agurra (Algorta) eta Ikuskarri (Portugalete). Ondoren, herrira heltzerakoan, talde guztiek erakustaldia eskainiko dute Antsonekoa plazan.
21:00 Jaiaren amaiera, trikitilariekin eta txokolatadarekin.
Uztailak 23, larunbata
12:30 - 13:00 Tortilla-lehiaketan izena emateko epemuga.
14:30 Tortillen aurkezpena.
18:00 Tortilla lehiaketaren sari banaketa.