Getxoko Udaltzaingoaren arretarako gunea arratsaldez itxita egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 19a, 00:55

Gaur, astelehenarekin, Algortako Alango kaleko 25. zenbakian Getxoko Udaltzaingoak duen Herritarren Arretarako Gunea arratsaldez ixteari ekin diote. Hala ere, arduradunek jakinarazi dutenez, udalerriko beste bi bulegok zerbitzua eskainiko dute goizez zein arratsaldez. Horiek Algortako Juan Bautista Zabala eta Itzubaltzeta / Romoko Aurrezki Kutxa kaleetan daudenak dira. Argazkian, Juan Bautista Zabala kaleko bulegoa / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun